XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURREPRODUKZIOA

Binaka jarrita, Idoia Mauraza zeramistaren erreportajea sortu behar duzue. Horretarako, hor daukazue aurretik emandako elkarrizketa, eta eredu gisa nahi izanez gero, Teresa Fustelen erreportajea ere bai.

Erreportajea ondo egin ahal izateko, jarraitu ondoko Kontrol Zerrendari, eta ez ahaztu Proiektua egiteko saio bat dela lan hau.

Kontrol Zerrenda

Aurkezpena

- Erreportaje baten itxura eman behar diozue, hau da, izenburu bat, sarreratxoa, material grafikoa eta testua zutabeetan.

- Testua eta irudiak nahasturik kokatu.

- Marrazki, argazki edo irudien azpian esaldia idatzi zergatia argituz.

- Letra argia eta txukuna.

- Erreportajearen eskema honako hau da: izenburua, material grafikoa, azpi-izenburuan nahi izanez gero, sarreratxoa eta testua zutabetan eta paragrafotan banaturik.

Testua

- Erreportajeak eskema hau jarraitu behar du:

- Izenburua: Gaia islatzen duena. Letra berezia, neurria, kolorea, kokapena... Laburra, aditza orain aldian, ezezko esaldirik ez, ezta adjektiborik ere.

- Sarreratxoa: Sei galderei hemen erantzun ( Nor, Zer, Non, Noiz, Nola eta Zergatik).

- Material grafikoa: Lanbidea edota pertsonaia azaldu eta agertuko da.

- Testua: Paragrafo bakoitzean azpi gai bati buruz hitz egin: pertsonaiaren aurkezpena, lanean zenbat denbora daraman, zergatik egiten duen lan hori, lanaren deskribapena, lanbidearen alde onak eta txarrak, anekdotaren bat eta azkenik, zein proiektu dauzkan etorkizunean.

- Ikastunitatean zehar ikusitakoa erabili:

- Testua ondo puntuatu: komak eta puntuak; komatxoak estilo zuzena erabiltzen denean, puntu eta bereiz paragrafo berria hastean, esaldi berria beti maiuskulaz hasi, eta maiuskulaz idatzi izen nagusiak...

- Nexoak edo lokailuak egoki erabili.

- Pertsonaiaren hitzak aipatzerakoan estilo zuzena tartekatu noizbehinka.

- Ordezkapena eta elipsia erabili errepikapenik ez egiteko.

PROIEKTUA

Aurreprodukzioa denon artean zuzendu ondoren eta ondo eta gaizki egindakoa ikusi ondoren, pasa gaitezen unitate honetako proiektua egitera.

Orain ikasle bakoitzak zuen auzo edo herriko pertsona baten lanbidearen erreportajea sortu behar duzue. Adibide moduan, hor dauzkazue unitate honetako bi erreportajeak eta baita irakurgai liburukoak ere. Beraz, saiatu eta ez ahaztu Kontrol Zerrendan ematen diren aholkuak, lana hobeto egin ahal izateko.